Select Page
lh duala

BIZKAIKO ENPRESA BAZARA, LANBIDE HEZIKETA DUALA EGITERA ANIMATZEN ZAITUGU!

 

Harrobia ikastolan prestakuntza Dualaren alde egiten dugu etorkizuneko profesionalak modu praktiko batean heziz. Enpresa-ikastetxe harremanaren bitartez zubiak eraiki nahi ditugu enpresek behar dituzten profesional gaituak identifikatu eta entrenatzeko.

Zergatik LH Duala?

Gazteen Enplegagarritasuna

Ezagutza teorikoen eta trebetasun praktikoen konbinazioa gazteen lan-etorkizunerako oso baliagarria da.

Talentuaren garapena

Dualean ikasle bat hartzeak etorkizuneko talentuen garapenean inbertitzea esan nahi du, eta hori onuragarria da bai enpresarentzat, bai gizartearentzat.

Hezkuntzaren eta lan-munduaren arteko aldea murriztu

Ikasleek esperientzia praktikoa hartzen dute ikasten ari diren bitartean, eta horrek aukera ematen die ezagutza teorikoak zuzenean lantokian aplikatzeko.

+

Ekonomiari egindako ekarpena

Dualaren alde egiten duten enpresek beren herrialdeko ekonomiari laguntzen ari zaie, etorkizuneko lan-indarra eta talentua garatzen laguntzen ari baitira.

Gizarteari egindako ekarpena

Prestakuntza handiagoa duten pertsonek, hau da, gaitasun akademiko, tekniko eta profesional handiagoak dituztenak, lan-aukera gehiago izango dituzte, baita hobeto ordaindutako enpleguak ere.

Produktibitatea handitu

Ikasleak trebatzean eta lan-mundurako prestatzean, enpresek beren eragiketen produktibitatea eta eraginkortasuna hobetu dezakete, eta hori onuragarria izan daiteke ekonomiarentzat oro har.

Modalitateak 

KONTRATUA

  • 16 urtetik gorako gazteak
  • 800 eta 1.100 ordu inguru enpresan
  • hasiera ekaina eta urria bitartean
  • Lanbideren 2.000€ko dirulaguntza
  • 100%ko murrizketa GS-ko kuotetan
  • 7.000€ inguruko pertsonal kostua

BEKA

  • 16 urtetik gorako gazteak
  • 800 eta 1.100 ordu inguru enpresan
  • hasiera ekaina eta urria bitartean
  • 100%ko murrizketa GS-ko kuotetan
  • 11.000€ inguruko pertsonal kostua

 

Gure bidelaguna izan nahi?

Gaur egungo gazteak biharko liderrak izango dira, eta horretarako prest daudela ziurtatu behar dugu. Horregatik lanbide-heziketa dualaren alde egitera animatzen zaitugu. Kualifikazio handiko profesionalak sortzen lagundu nahi baduzu, inprimakia bete.

Pribatutasun_politika

11 + 12 =

LH Dualaren alde egin duten enpresak

JMA
feelwell
ingeteam
tecnalia
ENVASES GROUP
JMA
feelwell
ingeteam
tecnalia
ENVASES GROUP