Select Page
lh duala

LANBIDE HEZIKETA DUALA

Hemen Euskal talentua daukagu

Harrobia ikastolan prestakuntza Dualaren alde giten dugu etorkizuneko profesionalak modu praktiko batean heziz. Enpresa -ikastetxe harremanaren bitartez zubiak eraiki nahi ditugu enpresek behar dituzten profesional gaituak identifikatu eta entrenatzeko.

Zergatik LH Duala?

Gazteen Emplegagarritasuna

Ezagutza teorikoen eta trebetasun praktikoen konbinazioa gazteen lan-etorkizunerako oso baliagarria da.

Talentuaren garapena

Dualean ikasle bat hartzeak etorkizuneko talentuen garapenean inbertitzea esan nahi du, eta hori onuragarria da bai enpresarentzat, bai gizartearentzat.

Hezkuntzaren eta lan-munduaren arteko aldea murriztu

Ikasleek esperientzia praktikoa hartzen dute ikasten dauden bitartean, eta horrek ezagutza teorikoak zuzenean lantokian aplikatzeko aukera ematen die.

Ekonomiari egindako ekarpena

Dualaren alde egiten duten enpresek beren herrialdeko ekonomiari laguntzen ari dira, etorkizuneko lan-indarra eta talentua garatzen laguntzen ari baitira.

Gizarteari egindako ekarpena

Prestakuntza handiagoa duten pertsonak, hau da, gaitasun akademiko, tekniko eta profesional handiagoak dituztenak, lan-aukera gehiago izango dituzte, baita hobeto ordaindutako enpleguak ere.

Produktibitatea handitu

Ikasleak trebatzean eta lan-mundurako prestatzean, enpresek beren eragiketen produktibitatea eta eraginkortasuna hobetu dezakete, eta hori onuragarria izan daiteke ekonomiarentzat oro har.

Gure bidelaguna izan nahi?

Gaur egungo gazteak biharko liderrak izango dira, eta horretarako prest daudela ziurtatu behar dugu. Horregatik lanbide-heziketa dualaren alde egitera animatzen zaitugu. Kualifikazio handiko profesionalak sortzen lagundu nahi baduzu inprimakia bete.

LH DUALA

15 + 3 =

LH Dualaren alde egin duten enpresak

JMA
igoqap
ingeteam
tecnalia